Asier Zubiriaren kirol ibilbidea amaitu da

Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 13:13

Etapak hasi eta bukatu egiten dira bizitza honetan. Asier Zubiriaren kasuan, Tolosa Eskubaloian egindako ibilbide oparoa asteburuan iritsi da bere amaierara, 18 urtez talde urdinaren elastikoa defendatu ondoren, eskubaloian jokatzeari utzi dio tolosarrak.

Taldekideek larunbatean ligako azken jardunaldiko lehia amaitu berritan ondo merezitako omenaldia egin zioten Zubiriari. Tolosa Eskubaloiko taldekidek ohorezko pasiloa egin ondoren txapela jantzi zioten.

Ligan bosgarren postua

Omenaldiaren aurretik, Tolosa Eskubaloia eta ereintzaren arteko lehia jokatu zen. Talde urdinak denboraldia garaipenarekin amaitu du, 29 eta 26ko emaitzarekin amaitu zen lehia. Tolosa eskubaloiak bosgarren postuan amaitu du liga, 36 puntu lortu ditu, 18 garaipen eta 12 porrotekoa da balantzea.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean