Indarkeria matxista pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeentzako auto-laguntza taldea martxan

Olaia Garmendia Ancisar 2024ko api. 15a, 12:59

Clara Wolfram Perez Berdintasun eragile eta emakumeen ahalduntzean adituak dinamizatuko du taldea. Saioak ostegunero, 17:00etatik 19:00etara izango dira Andragoran. 

ANDRAGORA, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak eta Tolosako Udalak elkarlanean indarkeria matxista pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeei bideratutako auto-laguntza taldea jarri dute martxan. 

Ahalduntze eta erreparazio ariketa bat sustatu nahi da talde dinamikaren bitartez, espazio seguru batean gertatutakoa edo gertatzen ari dena ulertzeko gakoak emateko, norbere burua eta erabakiak ulertzeko eta maitasuna zer den, eta zer ez den bereizteko. 

Saioetan zama arintzeko eta erru, lotsa eta beldurrak desegiteko ariketak egingo dira, emozioak kanalizatuz, bizipenak partekatuz, tratu onen eredua sortuz, edo taldearen sosteguarekin konfiantza emanez. Horien bitartez, autoestimua berreskuratzea izango da helburuetako bat. Lanketa tematikoak ere egingo dira, rol, genero-agindu edo maitasunari buruzkoak, besteak beste.

Parte hatezko edo informazio gehiagorako, Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearekin harremanetan jarri ahal izango da. 943 00 89 67 telefonora deituta, andragora@andragora.eus helbidera idatzita edo etxera bertaratuta.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean