Larunbatean, Alkizan, Aiztondoko herrien artean antolatzen dugun 25. Aiztondo Topaketako finalak jokatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea 2024ko api. 24a, 08:51

Pilota partida arratsaldeko 16:00etan hasita jokatuko dira. Otsailak 4ean hasi zen topaketa eta bailarako herrietako pilota taldeetan dauden 120 pilotarik parte hartu dute aurtengo edizioan

25. edizioa izanik, kamixeta berezi batekin jokatu dute pilotariek, bertan topaketa antolatzen duten Behar Zana Pilota Taldea, Txulobi, Ziotza, Atzapar, Alkizako eta Larraulgo pilota eskoletako irudi eta Amasa-Villabonako, Adunako, Zizurkilgo, Asteasuko, Larraulgo eta Alkizako udaletako armarriak agertzen direlarik.

Finalean bost partida jokatuko dira:

Lehena aurrebenjamin mailan eskuz binaka Adunako herria ordezkatuz Txulobiko 4 pilotarik jokatuko dute: Carrillo-Aburuzak batetik eta Imaz-Garciak bestetik.

Bigarren partidan, eskuz binaka benjamin mailan Behar Zanako lau pilotarik jokatuko dute Amasa-Villabonako herria ordezkatuz: Trore-Landak alde batetik eta Oñate-Urizarrek bestetik.

Hirugarren partidan, paletaz binaka infantilek jokatuko dute molle pelle pilotarekin. Partida honetan bi bikoteak Txulobi eta Behar zanako pilotariek osatuko dute. Ortiz de Urbina eta Aburuzak, Zizurkil eta Aduna ordezkatuz eta Zabala-Pachecok, Amasa-Villabona eta Aduna ordezkatuz.

Laugarren partida, eskuz binaka alebinek jokatuko dute. Alde batetik Amasa Villabona ordezkatuz Behar Zanako Artola-Setien bikoteak eta bestetik Alkizako pilota eskola ordezkatuz, Alkizako Aranzabe eta Urruzola. Jaialdiko azken partida eskuz binaka infantilek jokatuko dute.

Azken partida honetan ere Behar Zanako bikotea izango da lehena eta bigarrena Behar Zana eta Txulobikoek osatua. Alde batetik Iraola-Zufiria Asteasu eta Amasa Villabona ordezkatuz eta Iparragirre-Navarro, azken hauek Aduna ordezkatuz.

Giro aparta espero da Alkizako pilotalekuan. Topaketan parte hartu duten pilotari asko eta asko bertan izatea espero da.

Bestetik, esan gabe doa, parte hartu duten herri guztietako Udal ordezkari, teknikari eta beti babesten gaituen bailarako prentsa ere gonbidatuta dagoela.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean