Ibarrako kuadrilen arteko bazkarirako txartelak erosteko lau egun izango dira

Erredakzioa 2023ko uzt. 6a, 12:49

Ibarrako San Bartolome jaietan Kuadrilen eguna abuztuaren 27an, igandea, ospatuko da. "Etxea nitxek" kuadrilak jakinarazi du bazkarirako txartelak zein egunetan jarriko dituzten salgai:

  • Uztailak 17, astelehena
  • Uztailak 20, osteguna
  • Abuztuak 1, asteartea
  • Abuztuak 3, osteguna 

Txartelak, 25 eurotan, Zubiaurreko terrazan izango dira salgai, 19:00etatik 21:00era bitartean.  Epez kanpo saltzen diren txartelen kostua 40 eurokoa izango da. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean