Badator BE! Artzain Kultura Asteburuaren 2. edizioa

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko ots. 19a, 11:12

Martxoaren 1etik 3ra ospatuko da, hau da ostiral, larunbat eta igandean. Aurtengo edizioa hobetze aldera, hainbat berrikuntza prestatu dituzte, hala nola: autokarabanak uzteko aukera edota herriko nekazalturismoetan ostatua hartzeko aukera, ostatuetako menuen eskaintza eta artzantzarekin lotura duten elikagaiak erosteko aukera eta "Gastronomia azoka".

Egitaraua:

Martxoak 1, ostirala:

14:30 Kafea.

14:45 Aurkezpena Andoni Zuriarrain alkatearen eskutik.

15:00 "Ardi ile moztaile baten hausnarketak", Joseba Attard-en ahotik.

15:45 "Berastegiko arkumea proiektua ezagutuz", herriko artzainekin tertulian.

16:15 "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain", solasaldia Josebe Blanco artzainarekin.

17:15 Mahai ingurua: "Zein dira etorkizuneko gakoak?", parte hartzaile guztiekin.

Ondoren luntxa, parte hartzaile eta entzuleak elkarturik.

Martxoak 2, larunbata:

Bi asto itzuli antolatu dituzte:

10:00 Garai bateko artzaintza eta bordara bisita: astoek lagunduta, Berastegiko borda bat bisitatuko dugu. Astotrek enpresako Aritz Aierbek geldialdiak egingo ditu bidean, eta astoen inguruan azalpenak eman. Besabietako bordara iritsi eta hitzaldia egongo da: bordaren erabilera, bordaren zati desberdinak... Koro eta Andres herriko artzainen eskutik, eta honekin batera, bordan ardiak egongo dira ikusgarri. Ondoren, herriko gazten dastaketa egingo da.

15:00 Berastegiko belazeak eta gazpio bisita: Berastegiko belazeen erdigunetik ibiliko gara astoekin. Bestetik, "Gazpio" artegia eta gaztandegia ezagutuko ditugu, bere gazten dastaketarekin amaituz. Paisaia ulertu eta artzainen mundura hurbiltzeaz gain, artzain baten gaur egungo errealitatea ezagutuko dugu. Astotrek enpresako Aritz Aierbek geldialdiak egingo ditu bidean eta azalpenak eman. Gazpion Jose Inaziok bere proiektua aurkeztuko du.

Goizekoan 60 lagunentzat dago aukera, eta arratsaldekoan, berriz, 30 lagun. Aurretik izena eman behar da beartzainkultura@gmail.com emailera mezua bidaliz edota 600567730 telefonora deituta.

15:00 Hitzaldia: Udaletxe azpiko aretoan, Haurrentzat arkumearen inguruko hitzaldia Oier Ugartemendia eta Iraitz Garaiburu herriko baserritar gazteen eskutik. Ondoren, arkumea saltzeko kartel baten diseinua egin beharko dute haurrek.

19:00 Azoka Gastronomikoa

Martxoak 3, igandea:

10:00-14:00 Bi kilometroko ibilbidea, hamar gune desberdinetan banatuta:

1. Hasiera gunea: plazan izango da, 10:00etatik aurrera. Edozein unetan hasi ahalko du jendeak zirkuitua.

2. Ardien gunea: Ardia izango dute protagonista gune honetan. Ardi latxaren azpi-arraza desberdinen erakusketa egongo da, eta ilea nola mozten zaien ardiei eta ardiak jaizteko erakustaldiak izango dituzue.

3. Asto itzulien gunea haurrentzat: Astotrek-en eskutik.

4. Euskal artzain txakurraren erakustaldia: Ardiak nola bildu eta txakurrak nola lan egiten duen ikusteko aukera.

5. Artzainen lan-tresnen erakusketa: Andres Etxeberria herriko artzainak egindako tresnen erakusketa eta Aranzadiren artzaintzaren inguruko erakusketa uztartuko ditugu eliza atarian.

6. Herriko musikariak + photocall: Belazeak atzealdean izanda, photocall moduko bat, jendeak argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko.

7. Haurren txokoa: llaberoak egiteko tailerra haurrentzat.

8. Gazta dastaketa azkarra: herriko artzain gazteek azalpenak eman eta gazta dastaketa gidatuko dute ordu erdiro. Ikusitako guztia sentitu eta dastatzeko aukera.

9. Azoka gastronomikoa: Frontoian kokatuko da azken gunea. Bertan jateko aukera egongo da. Ardi esnearekin egindako kroketak, arkumea burruntzian, mondejua, gazta tarta, mamia eta gazta postua egongo dira.

- Gazpio artegia bisitatzeko aukera, goizean zehar: hiru bisita izango dira, 10:00ean, 11:30ean eta 13:00ean. Aurretik izena eman behar da beartzainkultura@gmail.com emailera mezua bidaliz edota 600567730 telefonora deituta.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean